Udal Taldea
1978an jaio nintzen, Zazpi Kaleetan bizi naiz eta seme bat dut.
Zuzenbidean lizentziatua, Gizarte Hezkuntzan diplomatua eta Immigrazioaren arloko graduondokoa. Nire ibilbide profesionala gizarte-erakundeetan garatu da, eta nire azken erantzukizuna, udal taldeko kidea izan aurretik, Ignacio Ellacuria Gizarte Fundazioaren Zuzendaritza izan da.
Egun, Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza Saileko zuzendaria naiz.
Mendia eta lagunekin mahaia eta elkarrizketa ona partekatzea dira nire zaletasunak.
Sentibera gizarte-kontuetan, hausnarkorra eta kritikoa. Bidezko kausen defendatzailea.
Konpromisoa, justizia soziala, erantzukizun profesionala eta leialtasuna.
Bilbo kosmopolita eta tradizionala da, ederra kanpotik, baina are ederragoa barrutik, bertan bizi garen pertsonei esker.
Bilbo balioak dituen hiria da, hiririk onena belaunaldi berriek hazteko aukera izan dezaten.
Bilboko Udalerako hautagaia izatea harro egoteko modukoa da, baita erantzukizun handia ere, bilbotar guztientzako ongia lortzearren.
Aniztasuna, tolerantzia eta bizikidetza nagusi dituen nazioarteko erreferentziazko hiria.