Alkateak aldakako ebakuntza kirurgiko bat izango du martxoaren 9an. Interbentzio horren ondorioz, Alkatea aldi baterako bere eginkizun instituzionaletatik aldenduta egongo da. Epe horretan, Amaia Arregi alkateordeak bere gain hartuko ditu alkate-funtzioak.
20Otsailak Juan Mari Aburto, Bilboko Alkateak, bere hurrengo interbentzioari buruz egindako iragarpenaren ondoren, Bilboko EAJ-PNVk osatze azkarra opa nahi dio, eta ahalik eta azkarren bere erantzukizunetara ehuneko ehunean bueltatzea.
Alkateak aldakako ebakuntza kirurgiko bat izango du martxoaren 9an, Telebilbaon eskainitako elkarrizketa batean iragarri duen bezala. Interbentzio horren ondorioz, Alkatea aldi baterako bere eginkizun instituzionaletatik aldenduta egongo da. Hala ere, berak berretsi duen bezala, telematikoki arreta emateko moduan egongo da. Epe horretan, Amaia Arregi alkateordeak bere gain hartuko ditu alkate-funtzioak, eta udalaren kudeaketari normaltasun osoz jarraipena emango dio.
Bilboko EAJ-PNVk Juan Mari Aburto alkatearen lana baliosten du eta lasaitasun mezua helarazi nahi die bilbotar guztiei: Udalak normaltasunez funtzionatuko du, aurreikusitako proiektu eta inbertsioak garatuz.