Online eskuragarri dagoen formularioaren helburua bilbotarren beharrak, lehentasunak, kexak, iradokizunak eta ideiak zuzenean jasotzea da.
20Urtarrilak EAJ-PNVk formulario ireki bat jarri du martxan herritarrentzat, bilbotarren beharrak, lehentasunak, kexak, iradokizunak eta ideiak zuzenean jasotzeko, eta horrela, Bilbo bizitzeko, ikasteko edo lan egiteko aukeratzen duten pertsona guztientzat bizi-kalitatea eta ongizatea bermatzen dituen hiria eraikitzen jarraitzeko.
Ekimen honen helburua parte-hartzerako bide zuzen, erraz eta irisgarria eskaintzea da, herritarrek euren egunerokoan gehien kezkatzen dituzten gaiei buruzko iritzia eman dezaten, bai eta zerbitzu publikoak, auzoak eta Bizkaiko hiriburua osotasunean hobetzeko proposamenak egin ditzaten ere.
EAJ-PNVtik azaldu dutenez, “herritarrak zuzenean entzun nahi ditugu, zer dabilen ondo jakiteko, zer hobetu daitekeen identifikatzeko eta aurrera egiten lagun diezaguketen ideiak jasotzeko, gobernatzen ditugun erakundeetan garatzen ditugun politika eta zerbitzuetan”. Halaber, azpimarratu dute “Bilbo, Bizkaia eta Euskadi denon artean eraikitzen dira, eta horretarako parte-hartzea funtsezko tresna da”.
Formularioa online eskuragarri dago, eta esteka honen bidez bete daiteke:
🔗 https://forms.gle/RwM9rFMssmHb5hDDA
EAJ-PNVtik herritarrak parte hartzera eta formularioa zabaltzera animatzen dituzte, ahalik eta pertsona gehienengana iritsi dadin eta hiriaren errealitatearen ikuspegi anitz eta plurala jasotzeko.