Bilbao

Zorionak Bilbo!

EAJ-PNVk bat egin du hiribilduaren sorreraren 725. urteurreneko ospakizunekin

Zorionak Bilbo! 15Ekainak
2025

Bilbo
2025 EkainaK 15Bilbo IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVren ordezkaritza zabalak parte hartu du Bilboko Udalak hiribilduaren sorreraren 725. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldietan. Ordezkaritza hori Juan Mari Aburto alkateak, zinegotzi jeltzaleek eta Bizkai Buru Batzarreko burukide Ane Támarak osatu dute, hainbat alderdikideekin batera.

Gaur goizean Bilboko banderaren igoera egin da Erkoreka plazan. Ondoren, lore-eskaintza hunkigarria egin zaio hiribilduaren sortzaileari Plaza Zirkularrean. Bertan, Bilboko gizarteko hainbat aurpegi ezagun izan dira presente.

Ospakizunak ostiralean hasi ziren, hiria argiz eta artez bete zuen Gau Zuria ekitaldiarekin. Ekimen honek berriro ere bilbotarrak eta bisitariak kalera atera zituen, ikus-entzunezko interbentzio artistiko ikusgarriez gozatzera.

EAJ-PNVtik gure zorionik beroenak helarazi nahi dizkiegu urteurren berezi honetan Bilboko herritar guztiei. Zorionak, Bilbo!

Interesatu Zaitez

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!