Bilbao

Urrats berri bat eman du Udalak Zorrotzaurreko marea handien eta uholdeen ondorioak arintzeko

8 milioi euroko inbertsioa eskatuko duen ekaitz-biltegi horiek eraikitzeko proiektua EAJ-PNVk 2023-2027 legealdirako aurkeztu zuen hauteskunde-programan jasota dago

Urrats berri bat eman du Udalak Zorrotzaurreko marea handien eta uholdeen ondorioak arintzeko 03Ekainak
2025

Erribera
2025 EkainaK 03Erribera

PARTEKATU

Bilboko Udalak, EAJ-PNV buru duela, aurrera egin du Zorrotzaurren, euri-jasek eragindako marea handien eta uholdeen ondorioak ahal den neurrian prebenitzeko eta arintzeko helburua lortzera begira, bi uholde-biltegiak eraikitzeko lanak amaituta. Uholde arriskuek Deustuko Erriberako etxebizitzei eragiten diete nagusiki. EAJ-PNVk 2023-2027 legegintzaldirako hauteskunde-programan jaso zuen tanke horiek martxan jartzea, bai eta Deustuko Erriberan uholdeak saihesteko babes-petrila eraikitzea ere. Datozen hilabeteetan amaituko dira lanak.

Helburu horrekin, Artiach eta Papelera eraikinetatik gertu dauden bi udal-lurzatitan uholdeetarako bi biltegi egiteko obrei ekin zaie. Udaletik azaldu dutenez, "ingeniaritza lan oso zaila" izan da, eta mugarri garrantzitsua da Deustuko Erriberako bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko bidean.

Aurreikuspenen arabera ekipamendu horiek Hitzarmen Batzordearen kontura inguruneak berrurbanizatzeko egiten ari diren obrak amaitzen direnean jarriko dira martxan.

ITURRIA: Bilboko Udala

Interesatu Zaitez

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!