Bilbao

EAJ-PNVk hauteskunde egitasmoan jasotakoa betetzen jarraitzen du Begoñako tunelak hobetuz eta seguruago eginez

Hobekuntza eta mantentze lanei gehituko zaizkie Udaletxeko zubian egingo diren jarduerak, besteak beste dardarak murrizteko lanak egingo baitira

EAJ-PNVk hauteskunde egitasmoan jasotakoa betetzen jarraitzen du Begoñako tunelak hobetuz eta seguruago eginez 02Ekainak
2025

Bilbo
2025 EkainaK 02Bilbo

PARTEKATU

Bilboko Udala, EAJ-PNVk gidatua, ia 3,5 milioi euro inbertituko ditu hiribilduko bi azpiegitura berezitan mantentze eta hobekuntza lanak egiteko: Begoñako tuneletan eta Udaletxeko zubian. Begoñako azpiegituraren hobetze lanak alderdi jeltzalearen hauteskunde-programan jasota daude eta Bilboko herritarrekiko hartutako konpromisoen betetzean aurrerapauso bat gehiago suposatzen dute.

Kepa Odriozola jeltzaleak, Obra Publikoetako eta Zerbitzuetako saileko zinegotziak adierazi duenez, “obrak gauzatzean lortu nahi diren helburuak berdinak dira bi proiektuetan. Alde batetik, aurretik egindako analisi eta azterlanen bidez azpiegitura horietan detektatu diren patologiak konpontzea (kontuan hartuta ez batak ez besteak ez dutela arriskurik herritarrentzat eta ez daukatela egiturazko kalte garrantzitsurik); eta, bestetik, haien irudia hobetzea eta hiri-inguruneetan integratzea”.

Begoñako tunelei dagokienez, lanek gidari eta oinezkoentzako segurtasuna, argiztapena eta babesa hobetzea ekarriko dute. Egituraren hobekuntzaz eta iragazketak ezabatzera bideratutako lanaz gain, hastialak estaliko dira espaloien aldean panela akustikoak jarriz, eta tunelaren argiztapen-sistema guztiz berrituko da. Argi-sistema berria bere funtzionaltasuna optimizatzeko diseinatu da, instalazioaren erabileren arabera.

Bestalde, Udaletxeko zubian mantentze-lanak egingo dira, eta horien bidez, ‘morroiak’ deritzen piezak ordezkatuko dira, ibilgailuak igarotzean sor daitezkeen bibrazioak saihesteko. Antzeko esku-hartzea egin zen iaz Deustuko zubian. Halaber, egitura metalikoa konponduko da, estankotasuna eta drainatzea hobetuko dira, eta ohiko mantentze-lanetarako sarbideak egokituko dira.

ITURRIA: Bilboko Udala

Interesatu Zaitez

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!