Bilbao

EAJ-PNVk irmo salatzen eta gaitzesten du Larraskituko neskatoaren erailketa, indarkeria bikarioaren adierazpenik bortitzena

EAJ-PNVk bat egiten du Bilboko Udaleko talde politikoek adostutako adierazpen instituzionalarekin eta parte hartuko du gaur, 12:00etan, udaletxeko eskaileretan deitutako elkarretaratze publikoan.

EAJ-PNVk irmo salatzen eta gaitzesten du Larraskituko neskatoaren erailketa, indarkeria bikarioaren adierazpenik bortitzena 30Maiatzak
2025

Bilbo
2025 MaiatzaK 30Bilbo

PARTEKATU

Bilboko Udaleko talde politikook Adierazpen Instituzional hau egiten dugu:

  1. Bilboko Udalak erabateko gaitzespena eta sumindura adierazi nahi du Errekalden gertatutako gure auzokidearen hilketagatik, indarkeria bikarioaren adierazpena dena
  2. Udalak laguntza eta elkartasun osoa ematen die biktimaren senideei eta gertuko inguruneari
  3. Gogorarazi bilbotarrei hilketa matxismoaren adierazpenik larriena eta lehen mailako arazo soziala dela. Indarkeria matxista, forma guztietan emakumeen aurka erabiltzen dena, gizarte-gaitz bat da, haien osotasun fisiko eta moralaren aurkako atentatua, haien duintasunaren aurkako erasoa, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.
  4. Horregatik, Bilboko Udalak berretsi egiten du indarkeria matxista bere forma guztietan desagerrarazteko konpromisoa. Herritar guztiei posizionamendu aktiboa erakuts dezatela eskatzeaz gain, indarkeria matxistaren aurrean erantzukizun indibidual eta kolektiboa ere har dezatela.
  5. Udal honek biktimaren familiari eta inguruari ematen dion laguntza eta elkartasuna berresten du, eta beharrezkoak diren udal-zerbitzu guztiak jartzen ditu haren esku

Horregatik guztiagatik, Udalak gaur, maiatza 30, 12:00etan, kontzentrazio publiko bat egitera dei egiten du, Udaletxeko harmailadian.

ITURRIA: Bilboko Udala

Interesatu Zaitez

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!