Bilbao

Hasi dira San Joakim eta Miraflores konektatzeko igogailua instalatzeko lanak, EAJ-PNVk boluetarrekin hitzeman zuen konpromisoa

Talde jeltzalearen hauteskunde programan jasota dagoen proposamena izanik, igogailu honek zerbitzu emango die auzoko herritar guztiei, kontuan izanik Karmelo ikastola hurbil dagoela eta epe laburrean Osakidetzak auzoan osasun zentro bat eraikitzeko asmoa duela

Hasi dira San Joakim eta Miraflores konektatzeko igogailua instalatzeko lanak, EAJ-PNVk boluetarrekin hitzeman zuen konpromisoa 13Maiatzak
2025

Bolueta
2025 MaiatzaK 13Bolueta

PARTEKATU

Bilboko Udalak igogailu publiko berri bat eraikitzeko obrak hasi ditu. Hain zuzen, San Joakim kalea eta Miraflores etorbidea lotuko dituen igogailuaz ari gara, EAJ-PNVk Boluetako bizilagunekin bere hauteskunde-programan hartutako konpromisoetako bat, alegia. Desnibel handiko eremua da hori eta, gaur egun, eskailera batzuen bidez konpontzen da. Zehazki, 1.242.906,72 euro bideratu dira zortzi hilabetetan martxan jarriko den igogailu hau instalatzeko. Igogailu berria eraikitzeko lanak auzoak hobetzeko Auzokide Planean sartzen dira, eta, beraz, 4. barrutiko bizilagunek lehenetsi dituzte.

Arkitektura-oztopo bat gainditzeko eta elementu mekaniko baten bidez auzo barruko konexioa hobetuko duen ibilbide irisgarri bat sortzeko egingo da obra hau. Interes orokorreko jarduketa bat da, eta hurbilen dituen atarietako bizilagunei ez ezik, gainerako auzokideei ere mesede egiten die. Kontuan izan behar da, gainera, inguruan hainbat ekipamendu daudela, hala nola Karmelo ikastola, eta etorkizunean beste berri batzuk egongo direla, esaterako, Osakidetzako osasun-zentro berria.

Igogailu berriak 12,94 metroko desnibela libratuko du; geldialdi bi izango ditu, eta metalezko egitura duen nukleo bertikal baten bidez gauzatuko da, beira laminatuz estalita. 13 lagunentzako edukiera izango du, eta bideoz zainduta egongo da, eguneko 24 orduetan.

Eskaileren zati bat eraitsi egingo da igogailua jartzeko, eta proiektuaren esparruan jarriko dira berriro. Proiektuaren arabera, gainera, eraginpeko eremua berrurbanizatuko da, eta hiri-altzari berriak jarriko dira.

ITURRIA: Bilboko Udala

Interesatu Zaitez

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!