EAJ-PNVren hauteskunde-programan jasotako konpromisoa, instalazio berriak inguruan segurtasuna indartu eta Udaltzaingoa auzoko bizilagunengana hurbilduko du
07Maiatzak Bilboko Udalak Santutxuko etorkizuneko komisaria hartuko duen lokala eskuratzeak urrats erabakigarria dakar proiektu hau gauzatzeko bidean, eta horrek, aukera emango du auzoan arreta eta presentzia poliziala sendotzeko. EAJ-PNVk 2023ko udal hauteskundeetarako aurkeztu zuen hauteskunde-programak bizikidetza eta segurtasuna hobetzeko konpromiso sendoa jasotzen zuen, eta horretarako hainbat neurri zehatz proposatzen zituen; horietako bat zen hau. Komisaria berria Santutxu kaleko 27. zenbakian kokatuko da, eta Udaltzaingoaren eta auzoko bizilagunen arteko hurbiltasuna erraztuko du, arreta hurbilagoa, arinagoa eta eraginkorragoa sustatuz.
Bilboko Udaltzaingoaren Santutxuko ikuskaritzaren bulegoak (komisaria) hartuko dituen eraikinak 475 metro koadro ditu beheko solairuaren eta sotoaren artean banatuta. Jabetza eskuratu ondoren, instalazioaren diseinu xehatua lantzen hasiko da, ondoren obrak egin ahal izateko. Hala eta guztiz ere, 2027ko lehen lauhilekoan jendearentzat irekitzea aurreikusten da.
Gobernu taldeak urrats sendoak ematen jarraitzen du Segurtasun Itunak jasotzen dituen neurriak gauzatzeko. Lehen Itunean, 2018ko martxoan udal-ordezkaritza duten talde politiko guztiek aho batez sinatu zutena, auzo-poliziaren, gertuko poliziaren, polizia komunitario eta deszentralizatuaren aldeko apustua egin zen; eredu hura definitzen zuen elementu bat zen auzo ikuskaritzen (edo auzoko polizia-etxeen) presentzia orekatua izatea barruti guztietan.
Eta ingurune horretan, martxan jarri zen 5. Barrutiko Auzo Ikuskaritza berria, Mariaren Bihotza plazan (2019ko martxoa), Begoñako Auzo Ikuskaritza handitzeko eta hobetzeko obrei ekin zitzaien (2019ko abendua), Abandoko Auzo Ikuskaritza berria inauguratu zen Elkano kalean (2021eko azaroa) eta baita Deustukoa ere, Ballets Olaeta kalean (2022ko azaroa).
Jarduketa-ildo horrek indarrean jarraitzen du 2023-2027 Agintaldiko Planean eta Segurtasun Itunaren hedapenean, 2024ko uztailean sinatuta. Horren esparruan, Santutxu auzoan -biztanle gehien dituen auzoetako bat- Udaltzaingoaren auzo-ikuskaritza bat ipintzeko konpromisoa hartu zen.
ITURRIA: Bilboko Udala