Bilbao

EAJ-PNVk bere hauteskunde-programa betetzen jarraitzen du Arte Ederren Museoaren eta Euskadi plazaren ingurunearen hobetzea bultzatuz

Bi gune bereizi dira obraren eremuan: alde batetik, Euskadi plaza bera, eta, bestetik, Arte Ederren Museoaren inguruko espazioa eta Casilda Iturrizar parkearekiko konexioa

EAJ-PNVk bere hauteskunde-programa betetzen jarraitzen du Arte Ederren Museoaren eta Euskadi plazaren ingurunearen hobetzea bultzatuz 12Martxoak
2025

Abando
2025 MartxoaK 12Abando

PARTEKATU

EAJ-PNVk Abandoko auzoko bizilagunekin hartutako konpromisoak betetzen jarraitzen du. Ildo honetan, Bilboko Udalak Euskadi plaza eta Arte Ederren Museoaren ingurunea hobetzeko proiektua diseinatu du. Asier Abaunza, Hiri Plangintza, Proiektu Estrategikoak eta Espazio Publikoa, eta Kepa Odriozola, Obra Publikoak eta Zerbitzuak sailetako zinegotzi jeltzaleek azaldu dutenez, bi helburu argi ditu egitasmoak. Alde batetik, Arte Ederren Museorako sarbideak edertzea; eta, bestetik, Bilboko bi museo nagusien (Arte Ederren Museoa eta Guggenheim Museoa) arteko oinezkoen joan-etorriak sustatzea eta erraztea.

Hobekuntza lanak egingo diren eremuak 38.517,62 metro koadro izango ditu, eta bi gune bereizi hartzen ditu barne. Alde batetik, Doña Casilda parkearen ekialdeko zatia (Gran Vía-tik Euskadi plazara eta Teófilo Guiard kalera arte); eta bestetik, Euskadi plaza bera (Mazarredo alamedako espaloitik Arte Ederren Museoaren aurrealderaino eta Deustuko zubiraino). Proiektuak 1.628.488,92 euroko aurrekontua du, eta lanak hasten direnean, sei hilabeteko epean gauzatuko dira.

Hala, proiektuaren barruan esku-hartze batzuk jasotzen dira, bai parkean, bai plazan, espazioen hiri-hobekuntzarako, arreta berezia jarriz hondatuta dauden elementuei, eta irisgarritasuna ere nabarmen hobetu nahi da, horretarako ibilbide egokituak bultzatuz. Eta, horrela, Arte Ederren Museoan inguru berri bat sortuko da, gaur egun pinakotekan egiten ari diren eraberritze- eta handitze-lanen mailan egongo dena.

Museoaren parkeko sarbideari itxura berria eman nahi zaio, elementuak konpondu eta berriak jarrita, eta espazioak birgaituta. Horrez gain, ikuspegi berri bat sortu nahi da, parterreen diseinua aldatuz, koloreak eta formak beste era batera konbinatuz. Horretarako, hondatuta dauden elementuak garbitu, konpondu eta ordezkatuko dira, obra berriekin bat, museoko zonaldea itxuratuz.

Era berean, plazarako antzeko kontzeptua proposatzen da, alegia, museoaren aurreko aldea txukundu eta zenbait elementu eta material konpondu. Zehazki, oinezkoentzako ibilbideak hobetzea proposatzen da. Horretarako, museoaren aurreko bidean plataforma bakarra sortuko da, eta, aldi berean, museora sartzeko aldean espaloia zabalduko da. Era berean, oinezkoentzako ibilbide berriak sortuko dira, Arte Ederren eta Guggenheimen museoen artean konexio zuzenagoa sortu ahal izateko.

ITURRIA: Bilboko Udala

Interesatu Zaitez

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!