Bilbao

Juan Mari Aburto: “Ibarrekolandako suhiltzaileen parke berria proiektu garrantzitsua eta etorkizunekoa da Bilborentzat”

2023-2027 Agintaldiko Planean lehentasunezkotzat jotako konpromisoa, Morgan kalearen eta El Canal pasealekuaren artean kokatuko da, eta garapen betean dagoen Zorrotzaurre auzoaren beharrei ere erantzungo die

Juan Mari Aburto: “Ibarrekolandako suhiltzaileen parke berria proiektu garrantzitsua eta etorkizunekoa da Bilborentzat” 19Martxoak
2025

Ibarrekolanda
2025 MartxoaK 19Ibarrekolanda

PARTEKATU

Bilboko alkate Juan Mari Aburtok, Segurtasuneko zinegotzi Amaia Arregirekin eta Obra Publikoetako eta Zerbitzuetako zinegotzi Kepa Odriozolarekin batera, Deustuko suhiltzaileen parke berria egiteko proiektua aurkeztu du; parkea egiteko lanak urtearen amaieran hastea espero da. Udalak 13.528.004,50 euroko (BEZa barne) partida gordeko du ekipamendu berri hori eraikitzeko, eta 28 hilabeteko egikaritze-epea aurreikusten da horretarako. Udalak 13,5 milioi euro inguruko inbertsioa egingo du ekipamendu berri hau eraikitzeko, eta lanak gauzatzeko epea 28 hilabetekoa izango dela aurreikusten da.

Aburto alkatea, pozik agertu da proiektu garrantzitsu eta etorkizunera begirako honekin, 2023-2027 Agintaldiko Planean lehentasunezkotzat jotako konpromisoa baita. Kokaleku pribilegiatuan egongo da, eta horri esker, eremu osoan estaldura azkarra eta eraginkorra eskaintzeko aukera izango dugu, garapen betean dagoen Zorrotzaurre auzoaren epe labur eta ertainerako beharrak ere kontuan hartuta. Amaia Arregi zinegotziak ere parkearen garrantzia azpimarratu du. Eta, batez ere, Obra Publikoetako saileko teknikarien eta Bilboko suhiltzaileen arteko lankidetza nabarmendu nahi izan du, gure profesionalen eskakizun eta premia guztiak bilduko dituen proiektu bat zehazte aldera.

Eraikin moderno, funtzional eta eraginkorra izango da, zerbitzuaren beharrei erantzungo diena. Ibarrekolanda auzoan kokatuko da eta 1.930 metro koadroko azalera hartuko du. Lurzati hau paraleloan dago itsasadarrarekin, eta kota-aldea du Morgan kalearen (ipar-ekialdean du muga, eta hor kokatuko da eraikinaren sarrera nagusia) eta Kanaleko pasealekuaren artean. Kokaleku ezin hobea, erreskate- eta salbamendu-lanak erraztuko dituena.

Parke berriak 3.760,88 metro koadroko azalera eraikia izango du guztira. Sestra azpiko solairu batean (Kanaleko pasealekuaren kotan), beheko solairua eta lehen solairua izango ditu eraikinak, entrenamendu-dorrerako erreserbatutako espazioaz gain, zeina laugarren solairuraino iritsiko baita. Hangarrak eta maniobra-eremuak bereiziko ditu bolumen biak.

Interesatu Zaitez

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!