Bilbao

EAJ-PNVk beste urrats bat eman du bere hauteskunde-programa betetzeko bidean, Santutxuko La Grúa plazako haur-jolasak berritu eta estaliz

1,3 milioi euroko inbertsioa duen proiektuak kirol-anitzeko gune bat eta txakurrentzako eremu egoki bat sortzea ere jasotzen du

EAJ-PNVk beste urrats bat eman du bere hauteskunde-programa betetzeko bidean, Santutxuko La Grúa plazako haur-jolasak berritu eta estaliz 02Apirilak
2025

Santutxu
2025 ApirilaK 02Santutxu

PARTEKATU

Bilboko Udala Santutxuko La Grúa plazako haur-jolasen eremua berritu eta estaltzeari ekingo dio. Azpimarratzekoa da jarduketa hau EAJ-PNVren hauteskunde-programan jasota dagoela, eta, gainera, Bilboko auzoak hobetzeko Auzokide Planaren barruan ere jasotzen dela. Hortaz, inguruneko bizilagunek, kasu honetan, 4. Barrutikoek, lehentasunezkotzat jo duten jarduera bati buruz ari gara.

Lanak esleitu eta hasten direnean, sei hilabeteko epean burutuko dira, eta 1.356.844,26 euroko (BEZa barne) aurrekontua izango dute. Zehazki, haur-jolasak estaliko dituzte polikarbonato trinkoz egindako metalezko egitura batekin. Eta eremu osoan zoladura aldatuko da eta argiteria erabat modernizatzea aurreikusi da, plazaren aurrean geratzen den espaloian barne. Altzari guztiak ere berrituko dira (bankuak, paperontziak, barandak, argiak eta fokuak...) eta gaur egun espaloiaren erdian dagoen iturria beste leku batean kokatuko da.

Jarduketaren helburua ez da soilik haur-eremua berritzea eta estaltzea, horrekin batera, adin desberdinetara egokitutako jolasgunea ere jarri nahi baita. Adibidez, batetik, urtebete eta lau urte bitarteko haurrentzako jolasak egongo dira eta beste eremu batean bost eta hamabi urte bitarteko adin-tartekoentzat. Era berean, kirol anitzeko eremu bat egongo da, kirol anitzeko kantxa batekin eta txikienentzako jolas-elementuekin.

Gainera, plazako espazio eta eremu eguzkitsuak hobeto aprobetxatu ahal izateko, parterreetako batzuk aldatuko dira neurri batean, zabalera handiagoa emango baitzaie. Nolanahi ere, lehendik dauden zuhaitz guztiak mantenduko dira, eta ale berriak landatuko dira, altuera desberdinetako beste zuhaixka- eta tapizatzaile-espezie batzuez gain.

Proiektuaren barruan sartzen da, halaber, txakurrentzako aisialeku hesitu bat jartzea ertzetako batean.

ITURRIA: Bilboko Udala

Interesatu Zaitez

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!