Bilbao

Martxan daude Tiboli kalea hobetzeko obrak, EAJ-PNVren hauteskunde-programan jasotako proiektua

Campo Volantín eta Moraza plaza arteko hainbat zatiren birgaitze-proiektua lau fasetan gauzatuko da, eta 3 milioi eurotik gorako inbertsioa izango du

Martxan daude Tiboli kalea hobetzeko obrak, EAJ-PNVren hauteskunde-programan jasotako proiektua 14Apirilak
2025

Uribarri
2025 ApirilaK 14Uribarri

PARTEKATU

Bilboko EAJ-PNVk 2023an herritarren aurrean aurkeztu zuen hauteskunde-programan jasotako proiektuak erritmo onean betetzen jarraitzen du. Garatuko den hurrengo proiektua Tiboli kalearen hobekuntza izango da; lanak datorren astean hasiko dira eta lau fasetan egingo dira.

Proiektu osoak kale horretako zenbait zati hartzen ditu, Campo Volantín eta Moraza plazaren artean. Hala ere, eta herritarrei ahalik eta kalte eta eragozpen gutxien eragiteko, eremuaren eta obraren beraren tamaina eta iraupena kontuan hartuta, faseka egingo da, zehazki, ondoz ondoko lau fasetan, obraren eremuan sartzen diren lau etxadiekin bat etorrita. Fase bakoitzak aldaketak ekarriko ditu herritarrentzat, batez ere zirkulazioan eta garraio publikoaren geralekuetan eta ibilbideetan. Aldaketa horiek unean-unean jakinaraziko dira.

Lanen faseak:

1. fasea. Apirilaren 22an (martitzena) hasiko da eta zortzi hilabetez luzatuko da, Campo Volantín pasealekuaren eta Uriortu kalearen arteko eremua ardatz hartuta. Espaloiak kenduko dira saneamendu-sare berri bat eta argiteria-kanalizazio berriak egiteko eta, ondoren, eremua berrurbanizatu ahal izateko.

2. fasea. Uriortu eta Castaños artean. sei hilabetez luzatuko da.

3. fasea. Hiru hilabete iraungo du eta Castaños eta Moraza plazaren arteko tartea hartuko du (zenbaki bakoitietako espaloia).

4. fasea. Hiru hilabetez luzatuko da eta Anselma de Salces eta Matiko artean jardungo da (zenbaki bikoitien espaloia).

1,5 milioi saneamendua berritzeko

Tiboliko obrarako 3.214.970,49 euro erabiliko dira guztira eta kalkulatzen da fase guztiak hogei hilabeteko epean amaituta egongo direla. Proiektu honen helburua da, ahal den neurrian, espaloiak zabaltzea eta berritzea, kalearen goiko partera iristeko baldintzak hobetzea, argiak modernizatzea eta dagozkion zerbitzuak berritzea.

Esaterako, argiteria eta, batez ere, saneamendu-sarea, erabat berrituko dena. Izan ere, saneamendu-sarea berritzea eta hobetzea obraren funtsezko gaietako bat da eta aurrekontuaren ia erdia bideratuko da horretara (1,5 milioi euro gutxi gorabehera).

Gainera, proiektu honek jarraipena eman nahi dio Moraza plazari Matiko kalerantz, eremu horretako oinezkoen konexioa hobetzeko, auzoko bizilagunentzako elkargunea baita.

Zonaldean hiri-altzari berriak jarriko dira (paperontziak, jarlekuak, jardinerak zuhaixkekin eta landareekin), zoruak eta zoladurak berrituko dira eta baranda guztiak berrituko dira obraren eremuaren baitan.

ITURRIA: Bilboko Udala

Interesatu Zaitez

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!