Bilbao

Txurdinagako bizilagunak entzun ondoren, EAJ-PNVk Doctor Ornilla kalea berrurbanizatuko du

Bertako egoiliarrek ‘Auzokide plana‘-ren baitan lehenetsitako proiektua da hau. Plan hau, Bilboko Udalak herritarren parte hartzerako duen tresnarik garrantzitsuenetakoa da.

Txurdinagako bizilagunak entzun ondoren, EAJ-PNVk Doctor Ornilla kalea berrurbanizatuko du 16Apirilak
2025

Txurdinaga
2025 ApirilaK 16Txurdinaga

PARTEKATU

EAJ-PNVk Txurdinagako Ornilla Doktorearen kalearen hobekuntza babesten du, inguruko herritarrek ‘Auzokide plana’-ren baitan lehenetsi zuten proiektua, alegia. Plan hau, Bilboko Udalak herritarren parte hartzerako duen tresnarik garrantzitsuenetakoa da; funtsezkoa da alderdi jeltzaleak kudeatzen duen Obra Publikoetako eta Zerbitzuetako sailean. Bere xedea da Bilboko auzoetako Barrutietako Kontseiluetatik lehentasuna emandako hobekuntza-proiektuen planifikazioa, garapena eta burutapena adostea.

Horrela, hurrengo hilabeteetan Udalak kale horren hobekuntza eta berrurbanizazioa gauzatuko du, eta horretarako 1.497.680,07 euroko aurrekontua gorde du. Behin lanak esleitu eta hasitakoan, zortzi hileko epean burutuko dira.

Proiektuaren xede den kale-zatia Txomin Garat eta Artalandio arteko biribilgunean hasten da, eta Gabriel Aresti etorbiderantz doan jaitsieraren eta Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren ondoko oinezkoentzako pasabide semaforodunean bukatu.

Asko erabiltzen den bidea da eta Bilboko berdegune handienetako bat den Europa Parkerako sarrera da eta paraleloan doa harekin. Hala ere, parkearen ondoko espaloia jarduketa-eremutik kanpo dago; burutuko den proiektuak jarduketa garrantzitsua aurreikusten du eskuineko espaloian (kaletik jaitsita ikusita).

Zehazki, honako lan hauek aurreikusten dira:

  • Espaloia handitzea
  • Eragindako udal-zerbitzuak berritzea (saneamendua, hornidura, argiteria...)
  • Erdibitzailea kentzea, kalearen sekzioa ahalik eta gehien aprobetxatzeko oinezkoen erabilerarako, ibilgailuen zirkulaziorako dagoen azpiegitura minimizatu gabe
  • Galtzada zatitzea, etorkizunean, eremu honetan zehar bidegorriaren tarte berri bat egiten denean, jarduketa ahalik eta txikiena izan dadin
  • Ornilla Doktorea–Artalandio biribilgunea berriz asfaltatzea, kalteak konponduz eta seinale horizontalak mantenduz
  • Aparkaleku-eremua birbanatzea, eguneko zentroko pasabidea mantenduz, baita laguntza-eraikinaren ondoan dagoen mugikortasun urriko pertsonentzako plaza ere
  • Espaloiko zoladura berritzea, inguruko eremuen estetikari eutsiz

Hiri-altzari berriak jartzea aurreikusten da, bai eta zabalkuntzaren ondoren sortzen den espaloi berrian landaretza landatzea ere. Hori guztia, paseatzeko, itzala egiteko eta atseden hartzeko espazio bat eskaintzeko helburuz. Hobekuntza nabarmena da egungo egoerarekin alderatuta, eremu horretan ez baitago landaretzarik gaur egun.

ITURRIA: Bilboko Udala

Interesatu Zaitez

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!