Udalak, horrela, auzoko bizilagunen eskaerari erantzuten dio; izan ere, egoiliarren txartela eskatu ahal izango dute, bai aurrez aurre, bai udalaren egoitza elektronikoaren bidez.
25Apirilak Datorren astelehenetik aurrera, apirilak 28, Errekaldeko goialdeko auzoetan (Betolatza/Uretamendi, Iturrigorri/Peñascal eta Larraskitu hegoaldea) TAOko eremu arautuak ezarriko dira eta haietan bizi diren pertsonek, zeinek bere eremuan aparkatu ahal izango dute. Bestalde, Errekaldeberriko eremuan ere aparkaleku arautuko gunea kale berrietara zabalduko da. Neurri honekin, Udalak eremu hauetako bizilagunen eskaerari erantzuten dio, eta hauek onura izango dute, inguruetan errazago aparkatu ahal izango baitute eta trafikoaren antolaketa hobea lortzen lagunduko baitu.
Eremu horretako TAOaren ordutegia bizileku-eremuari dagokiona izango da: astelehenetik barikura, 9:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 19:00etara. Zapatuetan ez da TAOrik egongo eta abuztuan goizez bakarrik funtzionatuko du.
Bertan bizi direnek egoiliarren txartela eska dezakete. Horrela, denbora-mugarik gabe aparkatu ahalko dute. TAO eremu berriek urteko B tarifa izango dute, 50 euro urteko, edo, hala badagokio, hiruhileko naturaletan hainbanatuta.
Bereizgarria eskatzeko, bide hauek erabil daitezke:
- Udalaren webgunea (Bilbao.eus)
- Herritarren Arretako Bulegoa (Lersundi kalea 5, 48009 Bilbo)
Telefonoa: 94 470 10 47
Arreta-ordutegia: Astelehenetik barikura, 08:30-20:00. Zapatuetan, 8:30-14:00.
ITURRIA: Bilboko Udala