Bilbao

Bizkaiko Herrialde Batzarrak Aitor Esteban Bravo aukeratu du aho batez Euzkadi Buru Batzarraren presidentetzarako hautagai

Bizkaiko ahaldunek agindu honekin eramango dute Euzkadi Buru Batzarrerako beste zortzi hautagaiak aukeratzeko adinduzko manamendua, EAJ-PNVk Donostian martxoaren 29an eta 30ean egingo duen Batzar Nagusira

Bizkaiko Herrialde Batzarrak Aitor Esteban Bravo aukeratu  du aho batez Euzkadi Buru Batzarraren presidentetzarako hautagai 01Martxoak
2025

BBB
2025 MartxoaK 01BBB

PARTEKATU

EAJ-PNVren Bizkaiko Herrialde Batzarrak, gaur goizean ezohiko batzarrean bilduta, Aitor Esteban Bravo (Bilbo, 1962) aukeratu du aho batez Euzkadi Buru Batzarraren presidenterako hautagai. Era berean aukeratu dira EAJ-PNVren Aberri Exekutibarako gainerako zortzi hautagaiak. Bizkaiko ahaldunek aginduzko manamendu hau eramango dute Alderdiak Donostiako Atano III.a pilotaleku historikoan egingo duen Batzar Nagusiaren barruan martxoaren 30ean egingo duen bozketara. Bertan aukeratuko dira aberri exekutiba jeltzaleko presidentea eta burukideak 2025-2029 epealdirako.

Zentzu honetan, Bizkaiko alderdikideek Andoni Busquet Elorrieta, Joseba Díez Antxustegi, Ion Gambra Ibarzabal, Maitane Ipiñazar Miranda, Miren Martiarena Barkaiztegi, Markel Olano Arrese, Javier Ollo Martínez eta Manu Tejada Lambarri aukeratu dituzte Euzkadi Buru Batzarrerako hautagai.

Halaber, gaur goizean egin den Herrialde Batzarrean eztabaidatu eta onetsi dira EAJ-PNVren Bizkaiko 122 uri erakundeek datozen urteotan EAJ-PNVren lan politikoa gidatuko duten bost txostenak aberasteko aurkeztu dituzten zuzenketak.

Interesatu Zaitez

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!