Udal Taldea
1978an jaio nintzen, Txurdinagan bizi naiz, eta alaba bat eta seme bat ditut.
Nekazaritzako ingeniaria naiz. 2007az geroztik, nire jardun profesionalak Bilboko Udaleko hainbat arlo izan ditu ardatz, bereziki mugikortasunarekin, zirkulazioarekin eta hiri-plangintzarekin lotutakoak.
Egun, Obretako, Hiri Plangintzako eta Proiektu Estrategikoetako Zinegotzia naiz.
Asko gustatzen zait bidaiatzea, eta ahal dudan guztietan, antzokira, operara, kontzerturen batera eta bestelako kultur ikuskizunetara joaten naiz.
Asko gozatzen dut irakurtzen.
Nire ustez, pertsona langilea naiz eta ez dut inoiz galtzen ikasten jarraitzeko jakin-mina eta ilusioa.
Pertsona zintzoa, arduratsua eta solidarioa naiz.
Munduko hiririk onena bizitzeko.
Ohore handia da Bilboko Udalerako hautagaia izatea, baita Hiria hobetzearen alde lanean jarraitzeko aukera ere.
Aurrerantzean ere Bilbok hiri-eraldaketaren eta berroneratzearen nazioarteko eredu izaten jarraitzea nahi dut, hiri jasangarri, orekatu, integratzaile, dinamiko, berritzaile eta solidarioaren eredu.