Udal Taldea
1970ean jaio nintzen, Zazpi Kaleetan bizi naiz eta bi seme biki ditut.
Zuzenbidean lizentziatua naiz. Hainbat urtez abokatu-lanetan garatu dut nire ibilbide profesionala, eta 2009az geroztik, Bizkaian aukeratutako legebiltzarkidea izan nintzen.
Egun, Bilboko Udaleko Lehen Alkateorde eta Segurtasun Saileko Zinegotzia naiz.
Irakurtzeak lo egiteko ordu asko kentzen dizkit, izan ere, berehala lotzen natzaio liburu on bati.
Asko guztatzen zait bidaiatzea, eta ahal dudan guztietan egiten dut. Noizean behin, eskiatzera ere ihes egiten dut.
Asko gozatzen dut mendian, eta izugarri gustatzen zait familiarekin zein lagunekin denbora pasatu eta planak egitea.
Nire ustez, pertsona arduratsua, langilea, baikorra eta alaia naiz. Izaera biziko emakumea naiz.
Zintzoa eta zuzena naiz, lanean inplikatzen eta entregatzen diren horietakoa.
Munduko hiririk onena.
Bilboko Udalerako hautagaia izatea harro egoteko modukoa da, eta erantzukizun handia ere bai.
Bilbo guzti-guztiok gustura bizi garen hiria izatea nahi dut.
Bilbo erakargarri eta atsegina nahi dut bizitzeko, lan egiteko eta gozatzeko, eta horretarako, Bilbo zaintzen eta hobetzen jarraitu behar dugu.